Susan Buck-Morssek “Hegel and Haiti” izeneko liburuan dioenez, filosofo alemaniarrak nagusiaren eta esklaboaren dialektika idatzi zuen (Gogoaren Fenomenologia, 1807), Haitiko Iraultzan jazotako gertakarien testuinguruan lotzeko asmo argi eta pentsatuarekin, non hezur-aragizko benetako esklaboak, ez teorikoak, nagusien aurka matxinatu baitziren. Hamahiru urtetan zehar garatu zen prozesu iraultzaileak, 1791ko hasierako matxinadatik 1804ko urtarrilean Haitiren independentzia aldarrikatu zen … Jarraitu Hegel Haitiko Errepublika Beltzean. irakurtzen
Hyderabadeko Estatuaren independentzia laburra (1947-1948)
Hyderabad estatua, Hyderabad Dekkan izenez ere ezaguna, Indiako Dekkango printzerri eta estatu musulman izan zen, Hyderabad hirian hiriburua zuena, eta Nizam izeneko monarkek zuzendua. Nizam terminoa Hyderabad Estatuko agintariek erabili zuten titulua da. Egia esan, Nazim izena ez da familia bati dagokion terminoa, baizik eta funtzio batetik dator, Nizam-ul-Mulk tituluaren laburdura izanik, Erresumaren Administratzailea esan … Jarraitu Hyderabadeko Estatuaren independentzia laburra (1947-1948) irakurtzen
Walter Benjaminen pentsamendua Txintxo eta Xeferen oroimenez
2023ko urtarrilaren 11n Xefe eta Txintxoren hilketen 45. urteurrena betetzen da. Denborak aurrera egin arren, beren memoria historikoak iraun egiten du. Txintxo eta Xefe 1970eko hamarkadan bizi izan ziren, existentzialismoak Euskal Herrian eragin handia zuen garaian. Iruñeko Sanduzelai auzoko bere pisuan existentzialismoari buruzko hainbat liburu zituzten: Sartre (El ser y la nada, La náusea, El … Jarraitu Walter Benjaminen pentsamendua Txintxo eta Xeferen oroimenez irakurtzen
“Homo mensura”. Protagoras gaur biziko balitz
Protagoras Abderakoa (c. K.a. 490 - ?, c. K.a. 410) Antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen. Protagoras Abderan jaio zen, Greziako ipar-ekialdean. Atenasen egon zen bi denboralditan. Sokratesen garaikidea izan zen eta Perikles izan zuen lagun eta babesle. Sofista bat dela onartzen duen arren, sarritan Protagoras filosofo presokratiko bat bezala gogoratzen da, gizakia gauza guztien … Jarraitu “Homo mensura”. Protagoras gaur biziko balitz irakurtzen
Filosofia zertan den estoikoen iritziz.
Estoikoen kontzepzio filosofikoak balio handiagoa ematen die ekintzei hitzei baino. Benetako estoikoa ez da Epikteto eta Krisipo maisuen hitzak errezitatzera mugatzen dena, hitz horiekin harmonian ekintzak erakuts ditzakeena baizik. Filosofiaren zeregina natura ulertzea da, naturarekin bat bizi ahal izateko eta horrela zoriona (eudaimonia) lortzeko. Teoria filosofikoen azterketa beti dago helburu praktiko horren mende. Horrela dio … Jarraitu Filosofia zertan den estoikoen iritziz. irakurtzen
Karabakh Garaiko bake-prozesuaren zailtasunak.
SESBen garaian, Armenia armeniarren eta azerbaijandarren aberria zen. Armenian bizi ziren azerbaijandarrek beti ekarpen handia egin zioten Armenia sobietarraren ekonomiari. Bestalde, Azerbaijango armeniarrek ez zuten zeregin txikiago izanr Azerbaijan sobietarraren bizitza soziokulturalean, eta kokaleku historikoak zituzten Shirvan, Ganja, Karabakh eta Nakhchivan eskualdeetan, baita Baku eta Sumgait hiri garrantzitsuetan ere. SESB erori zenean, Karabakh Garaiko gatazka … Jarraitu Karabakh Garaiko bake-prozesuaren zailtasunak. irakurtzen
Balutxistan (2). Kalateko Estatuaren historia.
Balutxen historia artzain-herri nomada batena da, tribu nomada migratzaile talde gisa aurre egin behar izan zien ezbeharretatik bizirik atera zena. Beren bidaiak Balutxistango egungo lurraldera eraman zituen, non kulturalki eta linguistikoki nagusi bihurtu ondoren, eskualdeari bere izena eman eta estatu propioa sortu zuten. Baina amaiera malkartsua izan zuten. Beren agintarien utzikeriak eta lurralde urrunetan egindako … Jarraitu Balutxistan (2). Kalateko Estatuaren historia. irakurtzen
Balutxistan (1). Sarrera gisa.
Balutxistan Irango goi-ordokiaren hego-ekialdeko muturrean dago, Indiako azpikontinentea eta Arabiar itsasoaren kostaldea inguratuz. Basamortu eta mendietako eskualde idor honetan balutx etniako pertsonak bizi dira batez ere. Balutxistan historikoak 600.000 km2 inguruko azalera du, beraz, Frantzia baino handiagoa (551.500 km2), eta hiru herrialderen artean banatuta dago: Iran, Afganistan eta Pakistan. Administratiboki, Pakistango Balutxistan probintzia, Irango Sistan … Jarraitu Balutxistan (1). Sarrera gisa. irakurtzen
Spinozaren Jainkoa
Spinozak Etika liburua hasten du Jainkoaren ezagutza beste edozer gauza ezagutzeko aurrebaldintza bat delako hausnarketarekin. Spinozak uste osoa du etika oro metafisika batean oinarritu behar dela nahitaez, hau da, munduaren eta Jainkoaren nolabaiteko ikuskeran. Gure ekintzak eta gure bizitzari ematen diogun orientazio sakona, munduarekiko eta Absolutuarekiko dugun ulermenaren araberakoak izango dira. Beraz, haren metafisikak erakutsiko … Jarraitu Spinozaren Jainkoa irakurtzen
Krisipo. Estoikoen determinismoa eta hautamen askea.
Antzinaroan ohikoa zen patuaz hitzegitea, jende askok uste baitzuen ekitaldi mota guztiak aurrez zehaztuta zeudela. Teoria honen defendatzaileen iritziz, patua naturaz gaindiko boterea edo plana litzateke, giza bizitza nahiz edozein izakirena hautatu gabeko helburu batera gidatzen duena. Patua, beraz, hautamen askearen antonimoa da. Patua, antzinakoetan, Moiraren nozioarekin lotua zegoen, hots, halabeharrak norbanakoari ekartzen dionarekin. Patuaren … Jarraitu Krisipo. Estoikoen determinismoa eta hautamen askea. irakurtzen