Krisipo. Estoikoen determinismoa eta hautamen askea.

Antzinaroan ohikoa zen patuaz hitzegitea, jende askok uste baitzuen ekitaldi mota guztiak aurrez zehaztuta zeudela. Teoria honen defendatzaileen iritziz, patua naturaz gaindiko boterea edo plana litzateke, giza bizitza nahiz edozein izakirena hautatu gabeko helburu batera gidatzen duena. Patua, beraz, hautamen askearen antonimoa da. Patua, antzinakoetan, Moiraren nozioarekin lotua zegoen, hots, halabeharrak norbanakoari ekartzen dionarekin. Patuaren … Jarraitu Krisipo. Estoikoen determinismoa eta hautamen askea. irakurtzen

Intermarium. (2) Piłsudskiren osteko bilakaera eta egungo indarraldia

Lehen Mundu Gerraren ondorioz (1914-1918) Errusiar Inperioa desegin ondoren, Poloniak, Ukrainak, Lituaniak eta Bielorrusiak estatu nazional independenteak eratu zituzten. Lau estatu horiek erakunde federal batean egindako aliantza batek beren subiranotasunak gorde zitzakeela uste zuen Józef Piłsudskik, eta Intermarium Egitasmoa diseinatu zuen. 1930eko hamarkadaren amaieran, Hungaria, Italia, Jugoslavia eta Errumania kontzeptuari gehitu zitzaizkion, Poloniako Kanpo Harremanetarako … Jarraitu Intermarium. (2) Piłsudskiren osteko bilakaera eta egungo indarraldia irakurtzen

Intermarium. (1) Józef Piłsudskiren egitasmoa

Intermarium plan geopolitiko bat da, Józef Piłsudskik sortua eta bultzatua Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren. 1918an, independentzia lortu berri zuen Polonia bat agertu zen Europako eszenatokian, antzinako Errusiar Inperioaren mendebaldeko zatiak berreraikitzeko ikuspegi konplexu eta handinahiarekin. Alemaniak eta Errusiak Lehen Mundu Gerran izandako porrotak hutsune geopolitikoa sortu zuen Europako ekialdean. Polonia hutsune hori Intermarium planarekin … Jarraitu Intermarium. (1) Józef Piłsudskiren egitasmoa irakurtzen

Spinoza. Egiazko ideia eta metodoa.

Spinozak "Ulermenaren Erreformarako Ituna" (UEI) (De Intellectus Emendatione, latineraz) liburuan kontatzen du nola esperientziak irakatsi dion bizitzan gertatzen den guztia alferrikakoa eta hutsala dela, eta, horren ondorioz, benetako ondasun baten bila jardu duela, betiko alaitasun goren eta etengabeaz gozatzeko aukera emango diona. Spinozak egiaztatzen du ongia eta gaizkia (baita betegina eta betegingabea ere) erlatiboki definitzen … Jarraitu Spinoza. Egiazko ideia eta metodoa. irakurtzen

Gogoaren Fenomenologia. Hitzaurrea (I-1). Egia sistema zientifiko gisa.

“Gogoaren Fenomenologia”-k Absolutuaren agerpenaren historiaz dihardu, prozesualki azaleratzen dena, fase dialektiko desberdinetatik igaroz, irudi ere deituak. "Gogoaren Fenomenologia" Hegelek konposatu zuen kontzientzia enpirikoa espiritu eta ezagutza absolutura igotzearen prozesua erakusteko. Fenomenologia, alde batetik, kontzientziak Espirituaren agerpen ezberdinetan historian zehar egindako bidaia da; bestetik, kontzientziak bere baitan jarraitzen duen bidea da, determinazio horiek aurkitu eta bere … Jarraitu Gogoaren Fenomenologia. Hitzaurrea (I-1). Egia sistema zientifiko gisa. irakurtzen

Overtonen leihoa. Pentsaezina pentsagarri bihurtzea, onartezina onargarri.

Overtonen leihoa zientzia politikoaren kontzeptua da, jendeak aintzat hartu eta onartzeko prest dagoen ideia-maila adierazten duena. 1990eko hamarkadaren erdialdean sortu zen Joseph Overton Michiganeko “Mackinac Center for Public Policy” think tank estatubatuarreko ikertzailearen lanetan oinarrituta. Overtonek eremu jakin baten barruan sozialki onargarriak diren politiken “leiho” baten ideia proposatu zuen. Bere ustez, think tank-en lana ez … Jarraitu Overtonen leihoa. Pentsaezina pentsagarri bihurtzea, onartezina onargarri. irakurtzen

Georgiarren oroimen eta kontakizun historikoa.

Georgiako oroimen eta kontakizun historikoaren eraketa XIX. mendearen amaieran hasi zen, georgiar nazionalismoaren jaiotzaren aroan. Errusiako politika inperialaren aurrean, Georgiaren historiak georgiar nortasun etnikoa berreraiki eta berpiztu zuen. Eta hau oso garrantzitsua izan zen, ondoren, sobietar garaian, Georgiako narratibak, Sobietar Batasunaren kontakizun ofizialari arrakastaz aurre egin ziezaion. Perestroikaren garaian, historiaren aldeko borroka areagotu egin zen, … Jarraitu Georgiarren oroimen eta kontakizun historikoa. irakurtzen

Sri Lanka (3). Sinhalar Estatu bateratu eta autoritario baten eraikuntza (1972-2009)

1972ko maiatzaren 22an, Sirimavo Bandaranaikeren gobernuak Sri Lankako Errepublika Demokratiko Sozialista aldarrikatu zuen, askea, burujabea eta independentea. Senatua ezeztatua izan zen eta sinhala hizkuntza ofizial bezala ezarri zen (tamilera bigarren hizkuntza izanik). Sri Lankaren Independentzia osoa Erresuma Batuarekin zeuden azken batasun-lotura konstituzionalen behin betiko hausturarekin iritsi zen (Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko Batzorde Judizialaren aurrean apelatzeko … Jarraitu Sri Lanka (3). Sinhalar Estatu bateratu eta autoritario baten eraikuntza (1972-2009) irakurtzen

Sri Lanka (2). Zeilan (1948-1972).

1948an, Zeilango kolonia britainiarrak independentzia lortu zuen, Zeilan izenarekin (Dominion of Ceylon). 1948 eta 1972 artean, Zeilan herrialde independente bat izan zen "Commonwealth of Nations" delakoaren barruan, Erresuma Batua, Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, India, Pakistan eta Zeilango elkarte politikoa, erregea britainiarra bere herrialde kide independenteen elkarte askearen buruzagi eta ikur bezala onartzen zuena. 1972an, … Jarraitu Sri Lanka (2). Zeilan (1948-1972). irakurtzen

Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian

Kolera gaixotasun infekzioso oso kutsakorra da, bakterio (Vibrio cholerae) batek eragiten duena eta kutsatutako uraren (eta elikagaien)  bidez transmititzen dena. Tokiko epidemiak ehunka urtez egon ziren Asian kantonatuta, baina XIX. mendean pandemia bihurtu ziren. Lehen pandemia (1817-1824) Indian hasi zen eta ondoko herrialdeetara, Asia Txikira eta Ekialdeko Afrikara zabaldu zen. Bigarren pandemia (1826-1837) Mekatik Egiptora … Jarraitu Hegelen heriotza 1826-1837ko bigarren kolera pandemian irakurtzen