Thomas Hobbesen Leviathan

Thomas Hobbes 1588an jaio zen, Armada Garaiezinaren urtean, Isabel I.aren agintepean, eta 1679an hil zen, laurogeita hamaika urte geroago, Karlos II.aren erregealdiaren amaiera aldera. Oso bizitza luzea bizi izan zuen historiako garai politiko zurrunbilotsuenetako batean. Bere bizitza luzea ez da bere inguruabar pertsonal seguruen ebidentzia. Guztiz kontrakoa. Hobbesen bizitza, funtsean, politikaren kolapso moduko batek definitu … Jarraitu Thomas Hobbesen Leviathan irakurtzen

San Bernabe jaiak Logroñon. Nafarroako herri soberanoa ezkutatzea eta ukatzea.

Ekainaren 11n, San Bernabe egunean, herriko jaiak ospatzen dira Errioxako hiriburuan. Logroñora joatea gustatzen zait, batez ere San Bernabe jaietan, jaietako giro onak eta errioxarren tratu natural zintzoak une atseginak pasarazten dizkidatelako. Jai-ekitaldien artean, bada bat nire arreta biziki erakartzen duena. 2008az geroztik, Revellingo harresiaren inguruan antzeztu ohi da, urtero, San Bernabe jai hauetan, 1512an … Jarraitu San Bernabe jaiak Logroñon. Nafarroako herri soberanoa ezkutatzea eta ukatzea. irakurtzen

Kaukasiar Albania (2). Historia eta errebisionismo historikoa.

Kaukasoko Albania antzinako estatu bat izan zen, Transkaukasiako ekialde osoa hartzen zuena, egungo Azerbaijango lurralde gehiena eta Dagestangoaren zati handi bat barne. Antzinako Albania kaukasiarra Kaukaso Handiko mendien hego-ekialdean zegoen, Sevan lakuaren eta Kaspiar itsasoaren artean, eta bestalde, Arax ibaiaren eta Kaukaso mendikatearen artean. Mugakide zituen Iberia kaukasiarra (gaur egungo Georgia) mendebaldean, Sarmazia iparraldean, Kaspiar … Jarraitu Kaukasiar Albania (2). Historia eta errebisionismo historikoa. irakurtzen

Kaukasiar Albania (1). Alarodiar izeneko hizkuntzak eta udiera.

Kaukasoko hizkuntza aniztasuna muturreraino iristen da Dagestango errusiar errepublikan eta Azerbaijan iparraldeko ondoko barrutietan. Dagestango ia hiru milioi biztanleek hogeita hamar hizkuntza baino gehiago hitz egiten dituzte. Hizkuntza horietako gehienak ipar-ekialdeko Kaukasoko familiakoak dira, kaspiar hizkuntzak ere deituak (hau da, Kaspiar itsasokoak, ipar-mendebaldeko-edo abkhaziera-adigera- hizkuntza kaukasiarren familiako hizkuntza pontikoekin kontrastean). Hizkuntzalari askok Txetxeniako eta Ingushetiako … Jarraitu Kaukasiar Albania (1). Alarodiar izeneko hizkuntzak eta udiera. irakurtzen

Zirkasiar nazioaren patu tragikoa

2014ko Neguko Olinpiar Jokoak Sotxin ospatu ziren, Zirkasiako hiriburu zaharrean. Jende askok ez zekien han, 150 urte lehenago, 1864ko maiatzaren 21ean, ehunka mila musulman zirkasiar indarrez erbesteratuak izan zirela errusiarrek beren jaioterria arpilatu zutenean. Zauri zaharrak ireki ziren berriro, mende eta erdi igarota ere, zirkasiarrek oroimena dutelako eta mina sentitzen dutelako. Egia esan, Neguko Olinpiar … Jarraitu Zirkasiar nazioaren patu tragikoa irakurtzen

Jean Anouilhen Antigona

Antigona Jean Anouilhen ekitaldi bateko antzezlana da, 1944ko otsailaren 4an Parisko Théâtre de l 'Atelierren estreinatua, alemaniarren okupazioaren garaian. Obra Ediporen alaba Antigonaren antzinako mitoan oinarrituta dago, baina tragedia grekoaren kodeetatik aldenduz idatzia.  Antigona, beraz, Sofoklesen testu zaharretik moldatua bada ere, prosaz idatzitako tragedia modernoa da. Dekoratuak eta jantziak, nahita, modernoak dira: Kreon erregeak bere … Jarraitu Jean Anouilhen Antigona irakurtzen

Cheikh Anta Diop, Afrikako historiaren filosofoa

Testuinguru historiko eta ideologikoa Berlingo Konferentzian (1884) Europako estatu nagusiek kontinente afrikarra banatzea erabaki zutenean, Afrika oso ahulduta zegoen, esklaboen salerosketaren lau mendetako ondorio suntsitzaile izugarrien ondoren. Afrika kontinentalaren menderatzea ez zen soilik militarra, politikoa eta ekonomikoa izan; morala, filosofikoa eta erlijiosoa ere izan zen. Beraz, menderatze hori justifikatu eta legitimatu egin behar zen, Europako … Jarraitu Cheikh Anta Diop, Afrikako historiaren filosofoa irakurtzen

Kaxmirko gatazkaren kanpoaldea. India, Pakistan eta Txinaren arteko liskarrak.

Indiaren banaketaren ondoren, Kaxmir estatuko mendebaldeko barrutietan izandako matxinada baten ondorioz, Pakistango tribu miliziek Kaxmir inbaditu zuten, Jammu-Kaxmirko agintari hindua muturreko egoera batera eraman zuena. Kaxmirko biztanle gehienak Pakistanekin bat egiteko manifestatu ziren arren, maharajak, erlijio hindukoak, Indiaren presioen aurrean amore eman zuen azkenean, 1947ko urriaren 26an, bere herrialdea Indiari atxikitzea sinatuz. Jammu-Kaxmir lurraldea berehala … Jarraitu Kaxmirko gatazkaren kanpoaldea. India, Pakistan eta Txinaren arteko liskarrak. irakurtzen

Kaxmirko gatazka. Sarrera

Jammu eta Kaxmir Indiako estatu bat da, Indiak, Pakistanek eta Txinak aldarrikatzen duten eskualde bat. Kaxmir Indiar azpikontentearen iparraldeko atala da. XIX. mendera arte, Kaxmir izenarekin Himalaia Handiak eta Pir Panjal Mendilerroaren artean zegoen Kaxmirreko Harana izendatzen zen. Gaur egun esanahia zabaldu da, eta izen honekin ezagutzen dira Indiak kudeatzen dituen Jammu eta Kaxmir zein … Jarraitu Kaxmirko gatazka. Sarrera irakurtzen

Hegel. Sentipenezko ziurtasuna (Haua eta Iriztea).

Hegelen Espirituaren fenomenologiak benetako jakintzara iristeko lehian dabilen kontzientzia naturalaren bidea erakusten du. Kontzientziaren mailarik baxuenetik (sentipenezko ziurtasunetik) abiatzen da, benetako jakintzaraino, Jakite absoluturaino. Liburuak kontzientziaren mailarik oinarrizkoenean hasten da, bere ibilbidea lehen hiru kapituluetan deskribatuz: 1-Sentipenezko ziurtasuna. 2-Hautemapena. 3-Indarra eta adimena. Hegelek sentipenezko zihurtasunari buruzko gogoetari ekiten dio, “lehenik edo bitartegabe gure objektua den … Jarraitu Hegel. Sentipenezko ziurtasuna (Haua eta Iriztea). irakurtzen