Fergana harana Erdialdeko Asiako eskualde bat da, 13 milioi biztanle inguru dituena eta mendi garaiez inguratuta dagoena. Eskualdea tentsio eta gatazka gune bihurtu zen SESB desintegratu ondoren. Izan ere, Ferganako harana hiru estaturen artean banatuta dago: Uzbekistan, ibarreko 27.500 km2-etako erdia baino gehiago hartzen duena, Tayikistan eta Kirgizistan. Bere muga naturalak zenbait mendikatek definitzen dituzte: … Jarraitu Fergana harana irakurtzen
Trebiñuko auzia eta espainiar nazionalismo zaharkitua
“Partido Castellano-Tierra Comunera” alderdiak Trebiñuko auziari buruz duen jarrera oso argia da: “Trebiñuko konderria ez da trebiñuarrena. Trebiñuko konderria Gaztelarena da. Eta Gaztela-Leon osatzen duten bost komunitateetako gaztelar guztiok ere, aho batez, ezin izango genituzke zortzi mendeko historia eta kultura erabat gaztelaniazkoa aldatu. Lurraldea ez da gurea. Gure arbasoengandik jaso dugu, eta gure ondorengoei utzi … Jarraitu Trebiñuko auzia eta espainiar nazionalismo zaharkitua irakurtzen
Wakhan korridorea
Wakhan korridorea Afganistango Badakhxan probintziako korridore estu (16-64 km) eta luze (220 km) bat da, Pamir mendietan kokatua, honako muga hauek dituelarik: Tajikistan iparraldean, Pakistan hegoaldean eta Txina ekialdean. Pamir mendikatearen hegoaldea zeharkatzen du, eta bere ekialdeko muturra Afganistan eta Txinaren arteko muga da. Goi mendiko haran hau Panj eta Pamir ibaien iturburua da, eta ibaian behera bat egiten dute, beste … Jarraitu Wakhan korridorea irakurtzen
Enrique Dussel eta Palestina.
Joan den azaroaren 5ean Enrique Dussel hil zen, iraultzaile konprometitua, bere hitzaldi eta praxiarekin jendea liluratuta uzten zuen maisua. Dussel Argentinan jaiotako akademiko, filosofo, historialari eta teologo mexikar naturalizatua izan zen. Nazioartean ezaguna da bereziki askapenaren filosofiaren sortzaileetako bat izateagatik. Dussel, 50 liburu eta 400 artikulutik gorako lan itzel baten egilea, erreferentzia bihurtu da gaur … Jarraitu Enrique Dussel eta Palestina. irakurtzen
Capriviko zerrenda.
Namibia ofizialki 1990eko martxoaren 21ean jaio zen, Hegoafrikak lehen Hego-Mendebaldeko Afrika zeritzonaren kontrolari uko egin ondoren. Namibiako mugak konbentzionalak dira, eta oso forma geometrikoa dute. Baina, Capriviko zerrenda, Namibiatik ekialderantz 450 km-tan zehar hedatzen den zerrenda estua, salbuespena da. Bere mugen erabateko bitxitasunak jakin-mina pizten du eta galdera asko planteatzen ditu, bere sorkuntzara eraman zuten … Jarraitu Capriviko zerrenda. irakurtzen
Schopenhauer, Babbage eta zaratarekiko sentiberatasuna
Gizateriaren historian zehar, beti onartua izan da zaratak, askotan, eragozpenak sortzen dituela, eta lasaitasuna eta atsedena asaldatzen dituela, baina beste askotan, jaietan eta gainerako ospakizunetan jendea alaitzeko ere balio duela. Horrela, bada, bizitzarekiko harremanean zarataren zentzua argitzen saiatu diren pentsalariek bi teoria kontrajarri dituzte: batetik, zarata gaiztoa, zitala eta makurra dela uste duena, eta, bestetik, … Jarraitu Schopenhauer, Babbage eta zaratarekiko sentiberatasuna irakurtzen
Kaliningrad enklabea
Kaliningrad, lehenago Königsberg deitua, Errusiako mendebaldeko hiria eta ibai-portua da, Kaliningrad oblasteko hiriburua. Polonia eta Lituania arteko errusiar barrendegia da, Baltikoaren ertzean dagoena. Kaliningrad oblastek 15.100 km2 inguruko azalera du, Belgikaren tamainaren erdia. Lehen begiratuan, Kaliningradek estatu independente baten itxura izan dezakeen arren, Errusiar Federazioaren mendebalderago dagoen lurraldea da. Kaliningrad geografo politikoek exklabe deitzen dutena … Jarraitu Kaliningrad enklabea irakurtzen
Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan Artsakhen
Azerbaijanek Artsakh Errepublikaren aurka irailaren 19an abiarazitako ezusteko erasoaldi zorabiagarriak nabarmen aldatu du eskualdeko segurtasun arkitektura, 2020ko Karabakh Garaiko gerra ondoren sortu zena. 24 ordutan, Azerbaijanek Artsakh Errepublika amore ematera behartu zuen. Jarraian, armeniar guztiak erbestera abiatu ziren presaka. 2023ko urriaren hasieran, 102.000 armeniar inguru sartu ziren Armenian Artsakhetik, eta ehunka gutxi batzuk baino ez … Jarraitu Armeniar herriaren kultur ondarea arriskuan Artsakhen irakurtzen
Artsakh Errepublikaren amaiera
Palestinan eta Ukrainan gertatzen diren gudu habarrotsak eta horiei buruz ematen diguten informazio oparotasunak sortutako iskanbilaren erdian, bada gertaera bat zeharka pasatzen ari dena eta merezi duen garrantzia ematen ez zaiona, Artsakh Errepublikaren amaierarena hain zuzen ere. 2023ko azaroaren 14an, Giorgio Agamben filosofo italiarrak testu labur bat argitaratu zuen Quodlibet argitaletxe italiarraren webgunean, eta bertan … Jarraitu Artsakh Errepublikaren amaiera irakurtzen
Julian Baggini. Autoritate-egiak.
Sathya Sai Babak jainko biziduna zela esan zuen, vibhuti (errauts sakratuak), bitxiak eta erlojuak bezelako gauzak ezerezetik gauzatzea, gaixoak sendatzea eta etorkizuna iragartzea eragin zezakeena. Osasun onarekin biziko zela eta laurogeita hamasei urterekin hilko zela iragarri ondoren, 2011n hil zen, laurogeita lau urterekin, bere azken zazpi urteak gurpil-aulki batean igaro ondoren. Sai Babaren jarraitzaile izan … Jarraitu Julian Baggini. Autoritate-egiak. irakurtzen