Gaur egungo nazionalista georgiar askorentzat hirurogeita hamar urteko gobernu komunista ahaztu nahi zuten anomalia historiko bat izan zen arren, sobietar esperientzia izan zen, neurri handi batean, nazionalismo georgiarraren izaera moldatu zuena kolapso sobietarraren garaian eta ondoren sortu zen heinean. 1921 baino lehen, Georgian nazionalismoa nagusiki indar politiko kultural eta demokratikoa zen, erreformara eta lan politiko … Jarraitu Georgia(4). Georgia sobietarrean sortutako mugimendu nazionala. irakurtzen
Georgia (3). Georgia sobietarraren 70 urteak (1921-1991).
1921eko otsailaren 11n, boltxebikeek altxamendu bat eragin zuten Georgiako Lori barrutian, eta, langileek gobernu mentxebikearen aurka egindako matxinada bezala irudikatuz, Armada Gorria laguntzera joan zen, Georgia inbadituz otsailaren 12an. Errusiako Armada Gorriak Georgia garaitu zuen, gobernu sozialdemokratak ihesari eman zion, eta, otsailaren 25ean, Armada Gorriak Makharadze boltxebike georgiarrak zuzendutako gobernu komunista bat ezarri zuen. 1921eko … Jarraitu Georgia (3). Georgia sobietarraren 70 urteak (1921-1991). irakurtzen
Georgia (2). Georgiako Errepublika Demokratikoa (1918-1921)
Lehen Mundu Gerraren amaieran, olatu iraultzaile bat zabaldu zen Europa osoan zehar. Herrialde askotan, gerraren zentzurik gabeko sarraskiaren aurka matxinatu zen jendea. Austrian (1917) eta Italian (1918-1920) matxinoek ezarritako ordenaren erronkari emandako erantzuna ez zen behar bezain indartsua izan eta, ondorioz, ezin izan zuten faxismoaren kontrarreakzioa gainditu. Alemaniako iraultza (1918-1919) gobernu sozialdemokrata batek erreprimitu zuen, … Jarraitu Georgia (2). Georgiako Errepublika Demokratikoa (1918-1921) irakurtzen
Georgia (1). Georgiar berpizte nazionalaren hastapenak. Txavtxavadze eta mentxebikeak.
Georgia Hego Kaukasoko eskualdean kokatuta dago, Errusia eta Turkia, Kaspiar itsaso eta Itsaso Beltzaren arteko bidegurutze garrantzitsu batean. Mendeetan zehar, Georgia interes handiko jomuga izan da Turkia, Iran, Mongolia eta Errusiaren aldetik. Sobiet Batasunetik bereiztea lortu ondoren, Georgiako egoera geopolitikoak eta barne garapenak gero eta garrantzitsuagoak bihurtu dira AEB, EB eta Errusiarentzat. Gaur egun, herrialdeak … Jarraitu Georgia (1). Georgiar berpizte nazionalaren hastapenak. Txavtxavadze eta mentxebikeak. irakurtzen
Europar Batasuna totalitarismo alderantzikatuaren paradigma gisa. BREXITen alde.
Europako integrazio ekonomikoaren historia kontrol politikoaren ekonomiaren desakoplamendu baten kronika da, eta gaur egun esan daiteke EBko erakundeen eta botere korporatiboaren arteko harremana halako atzeraezintasun-egoerara iritsi dela elite ekonomikoen nagusitasunean, EB alderantzizko totalitarismoaren paradigma bihurtu baitute (Sheldon Wolin). 1970eko hamarkadaz geroztik, gizartea merkatuari oinarri filosofikotzat duen sistema neoliberalaren amesgaiztoarekin bizi da, mozkinak eta kontsumoa demokraziaren … Jarraitu Europar Batasuna totalitarismo alderantzikatuaren paradigma gisa. BREXITen alde. irakurtzen
Araniello
1204an, Nafarroako mendebalde lurraldeen inbasio eta konkista gertatu eta lau urtera, Gaztelako errege Alfontso VIII.ak kanpaina militar bat hasteko asmoa zuela, bat-batean larriki gaixotu egin zen. Badirudi errege gaztelarrak ez zuela kontzientzia lasairik betidanik nafar izandako eskualdeak atxikitzeagatik, eta, hiltzeko zorian zegoela ikusirik, testamentu bat idaztarazi zuen: "Promitto etiam quod, si Deus dederit mihi sanitatem, … Jarraitu Araniello irakurtzen
Nafarroako Erresumaren Mendebaldeko lurraldearen konkistari buruzko hiru kontakizun
Historiak oroitzapen nahikoa utzi digu Nafarroako Erresumaren memoria aldarrikatzeko, euskal estatu nazionala sendotzeko etengabeko lanean. Antso Jakitunaren eta Henrike I.aren erregealdien arteko ehun urteko historiak ikerketa arduratsua merezi du, Euskal herriaren destinoetan duen garrantziagatik. Baina, bereziki garrantzitsuak izan ziren 1200 inguruan gertatutakoak. Nafarroako erresumak, estatuek beti eta non-nahi egiten duten bezela, nolabait bere gizartea nazionalizatu … Jarraitu Nafarroako Erresumaren Mendebaldeko lurraldearen konkistari buruzko hiru kontakizun irakurtzen
Europar Batasunaren memoria historiko maltzurra eta nazismoak komunismoarekin duen parekatze onartezina.
Memoria historikoa nahiko gai aldakor eta hegakorra izan ohi da, ez soilik historia urrunean desagertzen delako iraganaren irudia desagertzen den heinean, baizik eta aldatzen den zerbait delako, prozesu aktibo baten bidez eraldatzen delako, non belaunaldi bakoitzak transmititu zaion mundua berrinterpretatzen duen. Hartara, erraz ikusten da gertaera historikoak SESBari buruzko mendebaldeko ikuspegi menderatzailean 1945etik aurrera eragiten … Jarraitu Europar Batasunaren memoria historiko maltzurra eta nazismoak komunismoarekin duen parekatze onartezina. irakurtzen
Hego Osetia (eta 2). Etorkizuneko perspektibak.
2008ko gerrak 800 hildako eta 192.000 desplazatu utzi zituen beren etxeetatik, eta horietako askori itzultzen utzi zitzaien arren, 20.000 baino gehiago Georgian geratu ziren. Gerrak bost egun bakarrik iraun zuen, baina itzulerarik gabeko puntua izan zen. Hegoaldeko osetiarrek ez dute ahaztuko beren hiriburuaren (Tskhinvali) aurkakoko bonbardaketa georgiarra, genozidioaren ertzean gertatutako biktimizazio bortitz bat bezala markatua, … Jarraitu Hego Osetia (eta 2). Etorkizuneko perspektibak. irakurtzen
Hego Osetia (1). Independentziaranzko bidea.
Hego Osetiak 3.900 km²ko lurralde-hedadura hartzen du Kaukasoko mendilerro nagusien hegoaldeko magalean aurkitzen diren haran sorta batean. Orografia menditsua da eta bere lurraldearen %89,3 baino gehiago 1.000 metrotik gora kokatua dago. 2012ko zenbatespenaren arabera, 55.532 biztanle ditu, hauetako gehienak (30.432) Tskhinvali hiriburuan bizitzen direlarik. Beste leku batzuetan, nekazaritzako kokaguneak jarduera ekonomiko eskasa duten herri txikietara … Jarraitu Hego Osetia (1). Independentziaranzko bidea. irakurtzen