Turkiak armeniar genozidioarekiko duen jarrera ukatzailea. Sorrera eta bilakaera.

Armeniako genozidioaren ukapena, turkiarrek Anatoliako armeniar komunitateak suntsitzen zituzten urte beretan sortu zen. Ataturkek, 1923an Turkiako Errepublika berriaren gobernuburu izan zenak, genozidiorik ez zegoela berretsi zuen, eta, ordutik, iritzi egoera hori iraunkorra bihurtu da gaur egun arte. Ukapena bera genozidioaren azken faseari dagokio, hau ukatzen den bitartean genozidioak jarraitu egingo baitu. Turkiak azken 105 urteetan … Jarraitu Turkiak armeniar genozidioarekiko duen jarrera ukatzailea. Sorrera eta bilakaera. irakurtzen

Karabakh Garaiko auzia (3). 2020ko udazkeneko gerra eta independentziaren galera.

1993-1994ko gerra, armeniarren garaipena gudu-zelaian ezarri zuena, Errusiak bitartekatutako su-eten akordio batekin amaitu zen. Baina gatazka bera konpondu gabe geratu zen. Azerbaijanek Karabakh bera galdu zuen, non armeniarrek biztanleriaren gehiengoa osatzen zuten, baita zazpi eskualde ere, partzialki edo osoki, hasiera batean inoiz lehiatuak izan ez zirenak, baina gero armeniar indarrek kontrolatuak izatera pasa zirenak. 1994aren … Jarraitu Karabakh Garaiko auzia (3). 2020ko udazkeneko gerra eta independentziaren galera. irakurtzen

Karabakh Garaiko auzia (2). Autonomiatik independentziara (1988-1994)

Karabakh Garaian memoria historikoaren berreskurapenak, inoiz iraungi ez zen irredentismo saihestezina elikatzen zuen. 1965ean, armeniar genozidioaren berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizun jendetsuak pentsamoldeen bilakaera bizkortu eta "herri bat, errepublika bat" aldarrikapena indartu zuen. Sobietar Batasunaren garaiaren zati handi batean, Karabakheko biztanleria, Armeniarekin zuen loturaren tesia defendatzen aritu da, baina Moskuk beti entzungor eta soraio eutsi die … Jarraitu Karabakh Garaiko auzia (2). Autonomiatik independentziara (1988-1994) irakurtzen

Genozidio armeniarra Walter Benjaminen ikuspegitik. Ravished Armenia.

"Ravished Armenia" estatubatuar film mutua 1919an estreinatu zen eta Aurora Mardiganianek aurreko urtean argitaratutako liburu autobiografikoan oinarrituta dago. Filmak 1915ean gertatutako armeniar genozidioa deskribatzen du Mardiganian armeniarra bizirik dirauen ikuspuntutik, filmean bere burua interpretatuz. Bizirik dirauen emakume batek kontatzen duen film honen genozidioaren irudi urriek testigantza bikoitza eskaintzen dute: alde batetik, hondamendia, Mardiganian lekukoa agertokian … Jarraitu Genozidio armeniarra Walter Benjaminen ikuspegitik. Ravished Armenia. irakurtzen

Adjaria (2). Aslan Abashidze, Adjariako lehoia. Azken “derebey”-ren gobernua (1991-2004).

1991ko apirilak 20an, Georgiak independentzia lortu eta hamaika egunera, adjar manifestariek Batumiko plaza nagusira trumilka joan ziren, eta, Zviad Gamsakhurdia Georgiako presidentearen borondatearen aurka, Adjariaren autonomia bere horretan mantentzea eta Aslan Abashidze, beren buruzagia, presidente izendatzea eskatu zuten. Eta horrela hasi zen 13 urteko erabateko autonomia (ia independentzia) Adjariako historian. Abashidzek Adjariako historian izan duen … Jarraitu Adjaria (2). Aslan Abashidze, Adjariako lehoia. Azken “derebey”-ren gobernua (1991-2004). irakurtzen

Adjaria (1). Adjar nortasunaren aurrekari historikoak.

Adjaria Georgiako eskualde historiko, geografiko eta politiko-administratibo bat da. Herrialdearen hego-mendebaldeko izkinan kokatua, Adjaria Itsaso Beltzaren kostaldean dago, Kaukaso Txikiko mendien oinetik gertu, Turkia iparraldean. Helmuga turistiko garrantzitsu bat da, eta Batumi, bere hiriburua (154.600 biztanle), Georgiako bigarren hiririk handiena da. Adjariak 2880 km2-ko azalera hartzen du, eta guztira 480.209 pertsona bizi dira bertan. Adjaria, … Jarraitu Adjaria (1). Adjar nortasunaren aurrekari historikoak. irakurtzen

Georgia (8). Saakaxvili, Georgia berri baten presidente sortzailea (2004-2013).

2003ko azaroaren 23an, Mikheil Saakaxviliren "Mugimendu Nazional" Alderdiak Zurab Zhvaniarekin eta Nino Burjanadze Parlamentuko presidentearekin batera antolatutako protesten ondorioz, Georgian botere aldaketa gertatu zen. Iraultzaren arrazoi nagusia zen herritar gehienek uste zutela azaroaren 2an egindako hauteskunde parlamentarioen emaitzak faltsifikatu egin zirela. Xevardnadze presidente izateari utzi behar izan zion. 2003ko azaroaren 26an, "Mugimendu Nazional" eta "Demokrata … Jarraitu Georgia (8). Saakaxvili, Georgia berri baten presidente sortzailea (2004-2013). irakurtzen

Georgia (7). Arrosen Iraultza (2003ko azaroaren 2tik 23ra).

Arrosen Iraultzak Kaukasoko historian odol isurketarik gabeko lehen botere aldaketa ekarri zuen, eta horrekin batera, Georgian eta Kaukaso osoan demokraziaren garaipenaren itxaropen berritua. Eta ez hori bakarrik. Georgiako esperientziak mendebaldeko politikariak konbentzitu zituen demokraziarako trantsizioa benetan posible zela antzinako Sobietar Batasunean, eta, baldintza jakin batzuk betez gero, ez zuen zertan gerra zibilera eraman behar. Iraultza … Jarraitu Georgia (7). Arrosen Iraultza (2003ko azaroaren 2tik 23ra). irakurtzen

Georgia (6). Shevardnadze, azeri zuria (tetri melia-თეთრი მელია).

1992ko urtarrilak 6an, Gamsakhurdia presidente legitimoa derrigortuta erbesteratu zen Sigua-Kitovani-Ioseliani triunbiratoak emandako estatu-kolpearen ondorioz. Hirukote honek, bere baitan, trama zibil bat (Sigua), fakzio militar bat (Kitovani) eta, ustekabean, beste talde mafioso bat (Ioseliani) hartzen zituen. Herrialdea kolapso ekonomiko egoeran zegoen eta estatu-erakundeak ez zeuden oso garatuta; hauetaz gain, gatazka etniko gero eta handiagoek eta Georgiako … Jarraitu Georgia (6). Shevardnadze, azeri zuria (tetri melia-თეთრი მელია). irakurtzen

Georgia (5). Zviad Gamsakhurdia, gure garaiko heroi tragikoa.

Errusian, Gorbatxov 1985eko martxoan iritsi zen boterera, eta haren erreformak ezarri ziren (perestroika eta glasnost). Horri esker, intelektualek eta disidenteek askatasunez konfrontatu ahal izan zituzten beren ideia politikoak, giza eskubideei eta demokraziari buruzkoak barne. Georgian, Baltikoko errepubliketan bezala, antzeko garapenak gertatzen ari ziren, baina ezberdintasun bat zegoen, eztabaidak identitate nazionalaren, hizkuntzaren eta independentziaren gaietan zentratu … Jarraitu Georgia (5). Zviad Gamsakhurdia, gure garaiko heroi tragikoa. irakurtzen