Musa Dagh. Armeniarren altxamendu gogoangarria.

Musa Dagh (Moisesen Mendia) Turkiako Hatay probintzian dagoen 1355 metroko mendi bat da. Skenderunen hego-mendebaldean dago, Mediterraneoaren ipar-ekialdeko kostaldean, Antakyatik 25 km mendebaldera, Ziliziako Armenia Txikia historikoan. 1915ean Musa Dagh genozidioaren aurkako erresistentzia arrakastatsu baten kokalekua izan zen, Franz Werfel inspiratu zuen gertaera bat, “Musa Dagheko berrogei egunak” eleberria idazteko. Gertaera historikoak 1915eko uztailaren 30ean, … Jarraitu Musa Dagh. Armeniarren altxamendu gogoangarria. irakurtzen

Azerbaijan Irandarraren auzia.

Irango Errepublika islamiarra talde etniko ugariz osatutako herrialdea da. Persiar etniako biztanleak populazioaren erdia inguru diren bitartean, gainerakoak jatorri ezberdineko hamar talde etnikoetako kideak dira (turkiarra, iraniarra eta semitikoa), oro har herrialdearen iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko lurralde periferikoetan modu trinkoan bizi direnak. Azerbaijandarrak Irango gutxiengo etniko jendetsuena dira; horietatik 12 eta 22 milioi inguru Errepublika … Jarraitu Azerbaijan Irandarraren auzia. irakurtzen

Azerbaijan (5). Azerbaijango Errepublika Independientearen estualdiak (1991-2003).

Gorbatxoven aroak asko hazi zuen Kaukason aurretik zegoen ondoeza. Gatazka etnikoa, 1988ko martxoan Karabakh Garaia Armeniarekin bateratzeko armeniarren eskaeretan zentratuta, urte horretako otsailean biziki areagotu zen Baku eta Sumgait hirietan bizi ziren armeniar biztanleen aurkako pogromoekin. Moskuk gobernu militarra hainbat aldiz ezarri zuen arren, istiluek hedatzen jarraitu zuten. Borroka etnikoak agerian utzi zituen Alderdi Komunistaren … Jarraitu Azerbaijan (5). Azerbaijango Errepublika Independientearen estualdiak (1991-2003). irakurtzen

Azerbaijan (4). Nortasun nazionala Azerbaijan sobietarrean (1921-1991)

Denbora luzez, nortasun musulmanak herrialdeko biztanleriaren autokontzientzia zehaztu zuen. Halarik ere, XX. mendearen hasieratik, nazio askapenaren kontzeptuak kontzientzia publikoan sartu ondoren, nortasun musulmana nortasun etnikoari amore eta lekua ematen hasi zitzaion. 1918ko maiatzean, Errusiar Inperioa hautsi ondoren, Azerbaijango Errepublika Demokratikoa ezartzeak bultzada handia eman zien nortasun etniko azerbaijandarra ezarri zuten prozesuei. Garai horretan, nazionalitatea, gizarte-heziketaren … Jarraitu Azerbaijan (4). Nortasun nazionala Azerbaijan sobietarrean (1921-1991) irakurtzen

Azerbaijan (3). Naziotik Estatura. Azerbaijango Errepublika Demokratikoa (1918-1921).

1917ko azaroan tsarraren erorketa ondoren, Errusia inperialeko Transkaukasiako herriak, hau da, georgiarrak, armeniarrak eta azerbaijandarrak, ustekabeko posizioan aurkitu ziren. Tsarraren abdikazioak esan nahi zuen bere gobernadoreak ere, tsarraren Kaukasoko erregeordeak, uko egin behar ziola. Beren burua utzirik, alderdi politiko nagusiek "Transkaukasiako Komite Berezia" (OZAKOM) izenekoan elkartuta jarraitzea erabaki zuten, hiriburua Tiflis hirian (gaur egungo Tbilisi) … Jarraitu Azerbaijan (3). Naziotik Estatura. Azerbaijango Errepublika Demokratikoa (1918-1921). irakurtzen

Azerbaijan (2). Islamismotik Turkismora, Ummatik Naziora.

XX. mendearen hasieran, Otomandar Inperioan elkarren arteko lehian hiru mugimendu nagusi egon ziren nazioa eraikitzeko prozesuan. Lehena panislamismoa zen, kalifa edo estatu islamiar baten menpeko musulmanen batasuna defendatzen duena. Bigarrena turkismoa, elementu etnikoan oinarritutako nazio politiko turkiar bat (turkiar herri guztien batasun kultural eta politikoa) sortzearen alde egiten duena. Azkenik, bada hirugarren mugimendu bat, otomanismoa … Jarraitu Azerbaijan (2). Islamismotik Turkismora, Ummatik Naziora. irakurtzen

Azerbaijan (1). Azerbaijandar nortasunaren aurrekari historikoak.

Etniatik nazio bat izatearen ideia kontzienterako bilakaerak, eta hortik estatu independente batera igarotzeak eragin naturalak eta egoerazkoak izan ditu Azerbaijanen. Historian zehar, herri azerbaijandarrak askotariko identitate-definizioak izan ditu. XI. mendetik, gutxienez, Arax ibaiaren iparraldeko eta hegoaldeko ibaiertzetako turkiar hizkuntzako biztanleek identitate etnikoa, kulturala, linguistikoa eta erlijiosoa zuten, gutxi gorabehera uniformea, baina XIX. mendearen amaierara arte … Jarraitu Azerbaijan (1). Azerbaijandar nortasunaren aurrekari historikoak. irakurtzen

Turkiak armeniar genozidioarekiko duen jarrera ukatzailea. Sorrera eta bilakaera.

Genozidio armeniarraren ukapena, turkiarrek Anatoliako armeniar komunitateak suntsitzen zituzten urte beretan sortu zen. Ataturkek, 1923an Turkiako Errepublika berriaren gobernuburu izan zenak, genozidiorik ez zegoela berretsi zuen, eta, ordutik, iritzi egoera hori iraunkorra bihurtu da gaur egun arte. Ukapena bera genozidioaren azken faseari dagokio, hau ukatzen den bitartean genozidioak jarraitu egingo baitu. Turkiak azken 105 urteetan … Jarraitu Turkiak armeniar genozidioarekiko duen jarrera ukatzailea. Sorrera eta bilakaera. irakurtzen

Karabakh Garaiko auzia (3). 2020ko udazkeneko gerra eta independentziaren galera.

1993-1994ko gerra, armeniarren garaipena gudu-zelaian ezarri zuena, Errusiak bitartekatutako su-eten akordio batekin amaitu zen. Baina gatazka bera konpondu gabe geratu zen. Azerbaijanek Karabakh bera galdu zuen, non armeniarrek biztanleriaren gehiengoa osatzen zuten, baita zazpi eskualde ere, partzialki edo osoki, hasiera batean inoiz lehiatuak izan ez zirenak, baina gero armeniar indarrek kontrolatuak izatera pasa zirenak. 1994aren … Jarraitu Karabakh Garaiko auzia (3). 2020ko udazkeneko gerra eta independentziaren galera. irakurtzen

Karabakh Garaiko auzia (2). Autonomiatik independentziara (1988-1994)

Karabakh Garaian memoria historikoaren berreskurapenak, inoiz iraungi ez zen irredentismo saihestezina elikatzen zuen. 1965ean, armeniar genozidioaren berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizun jendetsuak pentsamoldeen bilakaera bizkortu eta "herri bat, errepublika bat" aldarrikapena indartu zuen. Sobietar Batasunaren garaiaren zati handi batean, Karabakheko biztanleria, Armeniarekin zuen loturaren tesia defendatzen aritu da, baina Moskuk beti entzungor eta soraio eutsi die … Jarraitu Karabakh Garaiko auzia (2). Autonomiatik independentziara (1988-1994) irakurtzen